ZERBITZUAK

AMATASUNAREN ARGAZKIAK


HAURDUNALDIA


Aldaketa eta transformazio sakona, poza eta beldurra, ilusioa eta zalantza, 9 hilabete sentitzeko eta zure barnean pizten ari

den bizitzarekin bat egiteko. Zure bizipen eta sensazioen benetako erretratua eskaintzen dizut.

Erreportajea zure etxean eta kanpoan. Estudioan egiteko aukera ere bai.


ERDITZEA


Doula naizenezerditzean isiltasunak eta intimitateak daukan garrantziaz jabetzen naiz. Beraz, nire presentziak eta lanak

zure prozesuan eraginik izan ez dezan oharkabean egiten ahalegintzen naiz.

Begirune osoz dokumentatuko dut zure bizitzako une berezi hori, etxean nahiz ospitalean.


ERDITZEAREN OSTEKOA


Zure lehen egunak haurrarekin eta familiarekin, etxeko lasaitasun eta epeltasunean.


EDOSKITZEA


Amaren esnea haurrarentzat elikagai izateaz gain maitasun eta komunikazio ituri ere bada, babesa, presentzia, laguntza,

berotasuna, hitza, zentzua...

Haurra eta zure arteko lotura berezi hori begirada dokumental batekin jaso eta bilduko dut.


FAMILIA ARGAZKI DOKUMENTALAK


Saioak orduka, egun erdia edo osoa. Familiaren egunerokotasuna jasoko dut argazkitan, etxean nahiz kanpoko ekintzaren

batean. Benetako argazkiak, espontaneoak eta zirraragarriak, zuen bizitza orain eta hemen islatuko dutenak.


ERRETRATU SAIOAK


Kanpoan eta estudioan


ERREPORTAJEAK


EZKONTZAK

BIKOTEAK

UMEAK

JAUNARTZEAK

HAURTXOAK

 

BESTE ERA BATEKO ERREPORTAJEAK


ARTE ESZENIKOAK (ANTZERKIA, KONTZERTUAK, DANTZA...)

PUBLIZITATEA

ENPRESAK

EKITALDIAK



* Saio guztiak etxean, kanpoan ala estudioan egin daitezke.

* Saio bakoitzeko kalitate handiko 20 - 30 argazki jasoko dituzu pendrive batean, baita saioan

ateratako beste 100 argazki ere, azken hauek editatu gabeak.

* Argazkiak beste formatu batzuetan jasotzeko aukera era badago ( kontsultatu).

* Galde itzazu aurrekontuak, erreportaje bakoitzaren araberakoak izango dira eta.

* Malgotasun osoa.

* Edozein tokitara joan naiteke.