Bizitza etengabeko aldaketa da. Badira aldaketa agerikoak, badira oharkabean doazenak...

Gertakizun handiek bakarrik ez, eguneroko une xumeek ere gure arreta merezi dute, jasota

gera daitezen betiko. Orain eta hemen gertatzen ari den orok du xarma eta distira. 

Zure xalotasuna islatzea dut helburu, zaren hori, jare eta natural.

Argazkilaritzak gelditu eta patxadaz begiratzeko aukera ematen dit. Une hori jaso eta biltzea,

horra nire xedea.

Argazki politaz haratago, nigan zirrara berezia sortzen duten irudien zalea naiz, gogoetarako

atea zabaltzen didatenak, edo amets eginarazten didatenak.

Jendearengana hurbildu eta giza harremanak aztertuz gozatzen dut, beti ere begirada

dokumental batekin. Partekatuz elkarrekin ikasi eta beste errealitate batzuk ezagutu zalea naiz,

hori baita geure burua ezagutzeko bidea.

Benetakoa interesatzen zait, horregatik naiz jendea etxean zein eurentzat berezia den toki

batean fotografiatu zalea. Nolanahi ere, beti nago proposamen berriak eta desberdinak

entzuteko gertu.

 Zure argazkiak begiratzen dituzun bakoitzean, hunkitu zaitzaitela, horra nire asmoa.


ESKERRIK ASKO NIRE LANEAN ARRETA JARTZEARREN.

ZURE ISTORIOA KONTATU ETA JASOTA GERA DADIN NAHI BADUZU ATSEGIN HANDIZ

LAGUNDUKO DIZUT.